XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tresna oiekin batera txatarra ere izan oi da: langilleak utzitako arri-pusketak, arri-lantzean sobratutakoak, erreusak....

Orduko lantegiak, eta lantegian, arma ta tresna-egilleak....

Ta arritzekoa da benetan, orduan erabillitako tresnak, gaurko fabriketan irauten dutela oraindio: torneatzeko ta borobiltzeko arriak oraingo galtzairuzkoen antza daukate (diferentzi bakar bat daukate, ta au da: orduan eskuz egiten zan lana, gaur makinaz egiten dala...).

Aizkora, atxurra, mallua, zulakaitza (taladroa) (berbikiña), jostorratza, torno ta fresadoren burnia jateko piezak....

Oiek denak Paleolitiko gizon antxiñakoak asmatu zituan.

Orain amabi milla urte gure aurreko euskaldunak erabiltzen zituzten beren koba-zuloetan....

Ez da ezer berririk eguzki-azpian esan zuan aspaldi errege Salomon zaharrak.

Egia esan ere.

Burnia ta galtzairua asmatzeko zeuden oraindik (geroago asmatuko zituzten); baña, beren lanerako arri bereizia billatu ta arkitu zuten; su-arri edo pedernala....

Ta arri ori bereiziki lantzen ikasi zuten, guk gaur ez dakigun bezela.

Arrazoiakin zion Teilhard de Chardin`ek, gure kultura-ontzia oraindik Paleolitiko kaietik ez dala aldendu.